Lapuente dorrea

Izena: Lapuente dorrea
Garaia: 16. mendea

Historia

Dorre hau Alcedo familiak eraiki zuen 1400 inguruan,
garai hartako kontrol-eremu batean,
Balmaseda eta Castro Urdiales lotzen zituen galtzadaren ondoan.

Fatxadan Alcedo familiaren armarria dago.
Baina Aro Modernoan, dorrea Lapuente familiara pasa zen.
Geroago, 20. mendean, Balparda familiak erosi zuen.

Nolakoa da?
Jatorrizko dorreak beheko eta lehen solairua bakarrik zituen.
Geroko berritzeetan erantsi zitzaizkion
bigarren solairua edo ganbara,
egongela goiko solairuan eta hainbat maila.

Eraikitzeko eta zaharberritzeko materialak
desberdinak izan ziren: hareharria eta arbel grisa
lehenengo 2 solairuetan
eta kalitate eskasagoko harria gainerakoetan.

Dorrearen zati nabarmenena leihoak dira
eta Bizkaiko dorreen artean ikusgarrienak.

Hasierako garaikoak dira 5 leiho
estu eta luzeak eta azpian zirkulu bat dute
eta 2 gezileiho.

1500. urtean, arkudun 2 leiho ireki ziren.
Hauek apainduta daude landare-irudi,
moldura eta Alcedo familiaren armarriekin.

Bertsio Osoa