Laisekako zubia

Historia apur bat

Irakurketa Erraza

Sopuerta eta Galdames udalerrien arteko elkargunea izan zen

Askotan berritutako XVI. mendeko zubi honek zeregin garrantzitsua izan zuen eskualdeko bide-azpiegituran. Laisekakoa Sopuerta eta Galdames udalerrien arteko elkargunea izan zen, eta, Liman ibaiaren gainetik igarotzean, Gueñesetik, Umaran gainetik Larrea eta Loizagaraino iristen zen bide zaharrari jarraipena ematen zion. Handik, Laisekaraino jaisten zen, Balmasedatik Castro Urdialesera zihoan galtzadarekin bat eginez.

Puente de Laiseka

Nolakoa da?

90 cm-ko altuerako petrilekin babestuta dago

Arku bakarra du, 13,50 m inguru zabaleko begiarekin, eta eta profil kokorduna du. Taula 3 metro zabal da, eta galtzada apur bat zorrotza du, zoru asfaltatuarekin.

90 cm-ko altuerako petrilekin babestuta dago, itxura orokorra monumentalizatuz. Zubiaren karelek harlangaitzezko zatiak dituzte, adreiluzko beste batzuekin txandakatuta, profilatu gabeko zementuzko morteroz modu zakarrean estalita.

Ostikoak Liman ibaiaren arrokaren gainean bermatuta daude, eta hormak kareorez luzitutako harlangaitzez eraikita daude.

Detalle del tablero del puente por debajo

Zubiaren azpiko taularen xehetasuna