Garai dorrea (XVI. m)

Historia pixka bat

Irakurketa Erraza
egungo irudia 1510 inguruko eraberritze baten.

1360. urte inguruan, Ochoa Martínez, Avellaneda leinu boteretsuaren ondorengo bastardoa, Garaitarren Sopuertako orubean finkatu zen eta dorretxe bat eraiki zuen.

Urte batzuk geroago, 1400. urtearen hasieran, Ochoa de Salazarri saldu zioten dorretxea, eta, horrela, Avellaneda familiaren aurkari zuzena zen Salazar leinuaren eskuetara igaro zen.

Jatorrizko eraikinaren ezaugarriak mantentzen dituen arren, egungo irudia 1510 inguruko eraberritze baten eta XIX. mendeko eraldaketa baten emaitza da, garai hartan egokitu baitzen bizitegi-beharretara.

Garai dorrea

Nolakoa da?

Horma hermetikoak eta leiho urriak

Horma hermetikoak eta leiho urriak.

Sala duen dorrea da Garaikoa; hau da, bisitariei harrera egiteko eta ekitaldi solemneak egiteko goi-solairu diafanoa duen dorrea. Hiru maila dituen harrizko kubo gisa eraiki zen: beheko solairua, erdikoa eta egongela.

Eraikina egiteko, hareharri grisa erabili zen, leihoak sendotzeko izan ezik. Bertan, urre-koloreko hareharrizko harlandua jarri zen, kontraste kromatiko deigarria sortuz.

Leiho gutxi ditu; izan ere, Bizkaian kontserbatzen den dorre itxienetako bat da. Argia barrura sartzeko bao gehienak estuak eta luzangak dira, gezileiho izenez ezagutzen dira.

Zirkuluerdiko arku dobelatuko leiho pare bat ere badaude, 1510. urtean egindako zaharberritze-garaikoak, eta bao dinteldu berriak, XIX. mendearen amaieran irekiak.

Hiru maila dituen harrizko kubo gisa eraiki zen.

Dorrera sartzeko modu bi daude: beheko solairuko atetik (fatxada nagusian ikusten den bezala, arku forma izan zuena), eta lehen solairuko erdi-puntuko sarreratik (harrizko patinatik edo kanpoko eskaileratik iristen da bertara).

Barrualdetik, oso zaharberrituta dagoen arren, lehen solairuaren altuera txikia ikus daiteke oraindik, saladun dorreen artean oso berezia dena.

Mendebaldeko fatxadan Garai familiaren armarria dago.

Garai dorrearen aireko bista

Garai dorrearen aireko bista.