Olabarrietako errota
1869an, errota goitik behera berritu zen
1709an, Olabarrietako errota Juan de Llarena y Salazar eta Catalina Sobrado senar-emazteek sortutako lotura eta maiorazkoaren ondasunen zati zen. Garai hartan, errotaren jabea haien alaba zen, Maria de Llarena, zeina Simón de la Cuadrarekin ezkonduta zegoen, eta biek alokatzen zuten eihera, etekin ekonomikoak ateratzeko. Esate baterako, badakigu, 1736an, Olabarrietako ehoketaren arduradunak Antón de Llaguno eta Manuela de Tellitu zirela.
1869an, errota goitik behera berritu zen. Ordurako, aspalditik, Enkarterriko San Jinés familia garrantzitsuaren eskuetan zegoen. Familia horrek, zehazki Mariana del Campo jabeak, altuera handiagoko presa berri bat egitea erabaki zuen, aurreko zurezko presa ordeztuz. Udalak salatu egin zuen, baina horrek ez zuen inolako garrantzirik eta eraginik izan.
Nolakoa da?
Kanalaren ikuspegi orokorra
Errota hori Sopuertako auzo horren behealdean dago, eta osorik mantentzen ditu azpiegitura hidraulikoa (presa eta ubidea) eta ehoketarako eraikina.
Urtegiaren diseinua erdi-okerra da, eta bertatik abiatzen da metro bateko zabalera duen kanala, zenbait gunetan harrizko hormen bidez eta beste batzuetan lurraren kontra zehaztua.
Urtegiaren diseinua erdi-okerra da
Errotara iristean, urak antaparan edo ontzian atxikitzen dira, eta, depositu horretatik, estoldara edo behealdera isurtzen dira urak, non ehotzeko harriak edo errotarriak mugitzen zituzten gurpilak zeuden.
Ehotzeko eraikinak oinplano angeluzuzena, bi solairu eta ganbara ditu. Ageriko harlangaitzezko egiturez egina da, elementu hauek izan ezik: eskantzuak harlanduz sendotuak, eta leiho-markoak adreiluz, dobelen antzera.
Olabarrietako errota
