Llantadako zubia

Historia apur bat

Irakurketa Erraza

Askotan berreraiki zen

Llantadako zubia XV. mende inguruan eraiki zen, Mercadillo auzoan dagoen ondoko burdinolari zerbitzua emateko.

Pasabide-zoru konkortua mantentzen duen arren, Erdi Aroko zubien antzera, egia esan, askotan berreraiki zen, aldian-aldian izaten ziren uraldien ondorioz. Azken berreraikuntza 1871ean izan zen, Juan Rodríguez lan-maisuren eskutik.

Puente de Llantada

Nolakoa da?

Zubiaren arkua harlauzaz egina dago

Begi bakarreko zubia da, arku zorrotz formakoa, eta horrek taularen profila oso konkorduna izatea eragiten du.

Eraikitzeko, harlangaitzezko harria erabili zuten hormetarako, ibaiertzeko hormatxoetarako eta petriletarako, eta, ondoren, zementuzko eskudelekin edo horma-txapelarekin errematatu ziren. Zubiaren arkua harlauzaz egina dago.

Galtzada 2 m baino apur bat zabalagoa da; errekarriz eratutako zoladura du, eta zabaldu egiten da, zubiaren alboetan eskailera-buru txikiak osatu arte.

Detalle de las dovelas del puente

Zubiko dobelen xehetasuna