Sopuertako dorreak
Sopuertako erdigunea Enkarterri eskualdean dagoenez, eta udalerria Balmaseda eta Castro-Urdiales arteko merkataritza-bideak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen zuenez, oso leku erakargarria izan zen gune hori familia boteretsuentzat.
Horrela, Mendieta, San Kristobal, Garai, Alcedo eta Llanoko leinu lokalek, askotan eskualdeko familia garrantzitsuenekin ahaidetuak (Muñatones, Avellaneda eta Salazar familiak) beren arrastoa utzi zuten bertako geografian, dorretxe dotoreen bidez.
Sopuertan, dorreen antzeko ezaugarriak zituzten 13 eraikin ere zenbatu zituzten, gehienak bide nagusiaren ondoan.
Dorre horietatik, gaur egun, honako hauek daude udalerrian:
Horiei Abellanedako dorrea gehitu behar zaie, XVI. mendearen amaieran eraiki zena, Erdi Aroko dorreen antzera, Enkarterriko Batzar Nagusien bilerak hartzeko. Gaur egun, dorre horretan Enkarterrietako Museoa dago.
Gainerakoak desagertu egin dira, eta horietatik dokumentazio historikoa baino ez da geratzen, eta, kasurik onenean, eraikuntzaren aztarna:
- Llano dorrea I
- San Kristobal dorrea
- Las Ribas dorrea
- Arroyos dorrea
- Mendieta dorrea
- Sopuerta dorrea
- Otxoa de Bezi dorrea





