Sopuertako Dorreak

Sopuerta Enkarterrietako eskualdearen erdian dago.
Balmaseda eta Castro-Urdiales arteko
merkataritza-bidearen igarobidea zen.

Horregatik, familia boteretsu askok dorretxeak
eraiki zituzten bertan bizitzeko.
Sopuertako familiek, hala nola, Mendieta, San Kristobal,
Garai, Alcedo eta Llano familiek bat egin zuten
eskualdeko beste familiekin,
adibidez, Muñatones, Avellaneda eta Salazar.

Dorre mota hauek merkataritza-bidetik gertu zeuden.
Egon ziren 13 dorretxetik, gaur egun 5 bakarrik geratzen dira:

  • Garai dorrea
  • Lapuente dorrea
  • Llano dorrea II
  • Villa dorrea
  • Urrutia jauregi dorrea

Abellanedako dorrea ere badago, Erdi Aroko motakoa.
16. mendean eraiki zen
Batzar Nagusien egoitza izateko.
Gaur Enkarterrietako Museoa da.

Beste 7 dorreak jada ez dira existitzen,
baina badakigu zein diren dokumentu historiko
eta haien eraikinaren aztarnengatik:

  • Llano dorrea I
  • San Kristobal dorrea
  • Las Ribas dorrea
  • Arroyos dorrea
  • Mendieta dorrea
  • Sopuerta dorrea
  • Otxoa de Bezi dorrea

Bertsio Osoa