Lapuente dorrea (XVI. m)

Historia pixka bat

Irakurketa Erraza
Alcedo familiak eraiki zuen 1400. urtean.

Lapuente dorreak leku estrategikoa du Sopuertan. Balmaseda eta Castro- Urdiales lotzen zituen galtzada zaharraren ondoan dago, kontrol-gune batean.

Alcedo familiak eraiki zuen 1400. urtean, salarik gabeko dorre gisa. Mende horretan zehar hainbat birmoldaketa egin zizkioten, hala nola ganbara gehitu zioten, eta 1500. urtearen hasieran goiko solairuko aretoa gehitu zioten. Gainera, XVII. eta XVIII. mendeetan altuera handitu egin zioten.

Fatxada apaintzen duen armarriak gogorarazten duen bezala, Alcedo leinuak eraiki zuen arren, Aro Modernoan La Puente familiaren eskuetara igaro zen eta XX. mendean Balparda familiak erosi zuen.

La Puente dorrea

Nolakoa da?

Dorrea bolumen bertikal handia da
Dorrea bolumen bertikal handia da.

Hasiera batean, eraikinak beheko eta lehen solairua zituen, baina, hainbat aldiz handitu ondoren, ganbara ere badu, bigarren solairuan.

XVI. mendean egindako berrikuntzetako baten ondorioz, ganbara ekitaldi solemneetarako aretoa bihurtu zen, eta horrek prestutasun eta bertikaltasun handiagoak eman zizkion eraikinari.

Dorrearen hormek eraikuntza-fase ezberdinak erakusten dituzte: hareharrizko harlangaitza eta kareharria uniformea lehen bi solairuetan; harlangaitz oso irregularra eta mortero oso buztintsuz zementatua lehen handitze-lanetarako esfera-laurdeneko euskarri-ilararaino; harlangaitzezko horma estuagoak bigarren altxaeran, eta, teilatuaren azpian, kalitate gutxiko harlangaitza XVII. mendeko azken gailurrean.

Leiho horiek dorreko gauzarik deigarrienak dira.

Ondo eskuairatutako harlanduak eskinaletan eta baoen inguruetan baino ez dira erabiltzen, baita egongelako leihoak urratzen diren oihal-zatian ere. 1500. urtearen hasieran ireki ziren leihook, landare-motiboekin eta pomekin ornatutako arku konopial bi. Lore-dekorazio handiagoa duten alfizez edo moldura konopialez eta letra gotikoetan IHS anagrama eta Alcedotarren armak dituzten bi armarri txikiz inguratuta daude.

Leiho horiek dorreko gauzarik deigarrienak dira, eta, zalantzarik gabe, Bizkaiko dorreetako ikusgarrienetakoak.

Hasierako garaitik, bi gezileiho ditu atzeko aldean eta beste bat eskuinean, baita argi-zulo altuak ere. Tipologia bitxikoak dira horietako batzuk: bost leiho estu eta luzexka, behealdea biribil formarekin irekita (gazteleraz «troneras de orbe y palo» deituak), eta gezileiho bi.

Fatxada nagusiko leihoen xehetasuna
Fatxada nagusiko leihoen xehetasuna.