Olabarrietako errota
1709an Olabarrietako errota
goi-mailako klaseko familia batena zen.
Familia horretako alabak
María Llarenakoa zuen izena.
Berak eta senarrak errota beste pertsona batzuei
alokatu zieten dirua irabazteko.
Adibidez, badakigu 1736an errota alokatuta zegoela
Anton Llagunokoa eta Manuela Tellitukoari.
- urtean Olabarrietako errota
familia garrantzitsu baten eskuetan zegoen.
San Jinés familia.
Familia horrek erabaki zuen
altuera handiagoko presa bat egitea,
lehen zegoen egurrezko presa ordezkatzeko.
Nolakoa da Olabarrietako errota?
Olabarrietako errota Sopuertako
auzo honen behealdean dago.
Oraindik eraikuntza, presa
eta ubidea mantentzen ditu.
Presak erdikurba forma du
eta bertatik ateratzen da ubidea,
metro bateko zabalera duena.
Errekatik errotara iristen den ura,
ura hartzen duten biltegi batzuetan geratzen da
eta behealdean dauden
estolda moduko batzuetara bidaltzen dute.
Behealde horretan, ehotzeko balio duten
harriak mugitzen dituzten turtukiak daude.
Errotaren eraikina angeluzuzena da.
Bi solairu eta ganbara bat ditu.
Leihoak adreiluzkoak dituen
harriz egindako eraikina da.