Urrutia dorrea
Garaia: 16. mendea
Historia
Dorre hau eraiki zuten 1525 inguruan
Juan Ortiz de Urrutia
eta María Ochoa de Avellaneda senar-emazteek,
ezkontzean Maríak emandako lursail batean.
1550ean, senar-emaztearen ondasunen artean
bizi ziren Avellanedako etxea
eta azpian zegoen dorrea zeuden.
Bikoteak dorrea berriro egin zuen.
Nolakoa da?
Dorrea Balmaseda Castro Urdialesekin
lotzen duen galtzadaren ondoan dago.
4 maila ditu: beheko solairua,
2 bizitzeko solairu eta ganbara.
Enkarterriko berezko jauregi dorrea da
eta Bizkaiko bakarra bi bizitzeko solairu dituena.
Fatxadetan koloreak nabarmentzen dira
eraikita dagoen materialengatik:
leihoetan harlanduak
eta arbela grisa hormetan.
8 dobela dituen arku batetik sartzen da.
Goiko aldeetan 6 leiho daude
bolekin apaindutako leihoburuekin
eta Urrutia familiaren armarriarekin.
Aurreko aldean, patio bat izan zuen
3 metroko altuera zuen harresiz babestuta.