Carraleko zubia

Historia apur bat

Irakurketa Erraza

Ziur asko, Salazar familiak agindu zuen haren eraikuntza

El Carral auzoan eraikitako zubi txiki hau Avellaneda errekaren gaineko pasabidea gainditzeko eraiki zen, Valdebeci errekarekin bat egiten duen tokitik metro gutxira.

Ziur asko, Salazar familiak agindu zuen haren eraikuntza, Balmasedatik irtenda, Sopuertatik igaro eta Castro Urdialeseko portura zihoan galtzadara zuzenean sartzeko. Salazar familia zubitik 400 metro ipar-mendebaldera zegoen Garai dorretxearen jabea zen.

Puente de El Carral

Nolakoa da?

Dovelas en el arco del puente

Dobelak zubiaren arkuan

Arku bakarra du, erdi-puntukoa, 4 m inguru zabaleko begiarekin, eta 2 metroko garaiera dauka Avellaneda errekaren gainean. Egitura osoa harkaitzean bermatzen da, eta ostikoek 2 metroko luzera dute ibaiaren ertz banatan.

Harlangaitzezko harri txikiz eraiki zen, eta arkua eskuairatu gabeko lauza luzangekin eta oso irregularrekin egin zen.

Harlangaitzezko harri txikiz eraiki zen

Karelak edo petrilak ditu zoruaren alboetan, 50 cm ingurukoak, harlangaitzez eginak eta eskudelean zakarki errematatuak, profilatu gabeko zementuzko morteroz.

Galtzadak 3 metroko zabalera du gutxi gorabehera, eta apur bat konkorduna da. Gaur egun, asfaltatuta dago.

Detalle de la parte baja del puente

Zubiaren beheko aldearen xehetasuna