El Carral zubia
Zubi txiki hori El Carral auzoan eraiki zen,
Avellaneda errekaren gainetik igaro ahal izateko.
Litekeena da Salazar familiak eraikitzea agindu izana.
Familia horrek etxe bat zuen zubitik 400 metrora
eta handik zuzenean sar zitezkeen Balmasedatik
Sopuertatik Castro Urdialeseko portura zihoan bidera.
Nolakoa da El Carral zubia?
Zubi-begi bakarreko zubia da.
Zubi horren zubi-begia Avellaneda errekaren gaineko
erdizirkulo formako irekidura handi bat da,
harri luze eta oso irregularrez egina.
Zubi-begi honek 4 metroko luzera
eta 2 metroko zabalera du.
Zubia harri txikiekin eraiki zen.
Gurutzatzeko erabiltzen den zubiaren zoruak
3 metroko zabalera du.
Gaur egun asfaltatuta dago.
Alboetan 50 zentimetroko altuerako
harrizko karelak ditu, erorketak saihesteko.