Garai dorrea

Izena: Garai dorrea
Garaia: 16. mendea

Historia
Avellaneda familiako Ochoa Martínezek
dorretxe hau eraiki zuen 1360 inguruan,
Garai familiaren orubean.
Urte batzuen ondoren, Salazar familiari saldu zion,
Avellanedatarren etsaiak zirenak.

1510ean jatorrizko eraikina berritu zen
eta berriro ere 19. mendean.

Nolakoa da?
Dorreak 3 maila ditu: beheko solairua,
erdiko solairua eta egongela.
Goiko solairuko egongelan bisitak hartzen ziren
eta ekitaldi garrantzitsuak egiten ziren.

Dorrea koloreengatik nabarmentzen da,
eraikita dagoen materialengatik ditu kolore horiek: arbel grisa
eta urre-koloreko hareharria leihoetan.

Bizkaiko dorre itxienetako bat da,
leiho gutxi baitu: gezileiho
edo zulo estu eta luzexkak ditu,
arkudun 2 leiho eta egindako berrikuntzetan
irekitako beste zulo batzuk.

Dorrera sar daiteke beheko solairuko atetik
edo erdiko solairuko kanpoko eskaileratik.
Erdiko solairuak oso altuera txikia du
eta hori ez da ohikoa egongeladun dorreetan.

Mendebaldeko fatxadan,
Garai familiaren armarria dago.

Bertsio Osoa