Laisekako zubia
Lekuaren historia
Zubi hau 16. mendean eraiki zen
Liman ibaiaren gainean.
Sopuerta eta Galdames udalerrien arteko
lotura gisa balio izan zuen.
Laisekaraino iristeko Gueñestik zetorren
bide zaharrari jarraitzea
eta Balmasedatik Castro Urdialeserako
bidearekin bat egitea ahalbidetzen zuen.
Laisekako zubia askotan berritu zen.
Nolakoa da Laisekako zubia?
Zubi-begi bakarreko zubia da.
Zubi-begi hori 13 metro eta erdiko zabalera duen
arku itxurako irekidura oso handia da,
zubiaren beheko aldean dagoena.
Zubiak 3 metroko zabalera du
eta zorua asfaltatuta dago.
Harriz eraikita dago
Liman ibaiaren arroken gainean.
Karelak ditu zubiaren bi aldeetan.
Karel horiek 90 zentimetroko altuera dute
eta adreiluz eta zementuz eginda daude.