Llano jauregi dorrea II

Izena: Llano jauregi dorrea II
Garaia: 16. mendea

Historia
Jauregi dorrea hau Llano familiarentzat eraiki zen
1550 inguruan, gaur egun desagertuta dagoen
beste dorre baten ondoan, Llano I dorrearen ondoan.

Biak Balmaseda Castro Urdialesekin
lotzen duen bidearen ondoan zeuden,
Las Muñecasko mendatearen erdian.

Llano familiak, Muñatones-Salazar familiaren aliatuak,
Sopuertan aurka zeuden bandoetako baten
agintea zuen, San Cristóbalena,
Mendieta eta Alcedo familien etsaia.

Nolakoa da?
Jauregi dorreak 3 maila ditu: beheko solairua,
bizitzeko solairua eta ganbara.
Hormak hareharriaz eta harri burdin hondarrez
eginda daude eta fatxada nagusia harlanduz forratuta dago.

Dorrera sartzen da 8 dobela dituen arkudun ate batetik.
Aurreko fatxadan molduradun 2 leiho zuzen daude,
alboko aldean zulo zuzenak
eta atzeko aldean 2 gezileiho.

Eraikineko zati nabarmenena
fatxada nagusiko goiko aldea da.
5 kubo ditu piramidean errematatuta,
almenak deituak.

Fatxadan ere agertzen da
Salazar eta Salcedo familien armarria.
Azpian esaldi hau dago gazteleraz:

ESTA ES LA TORRE I CASA INFAN
ZONA DEL LINAGE DE LLANO
(“hau da Llano leinuaren dorretxea”)

Bertsio Osoa