Sopuertako Ondarea
eta portu azpian esan nahi du.
Historiaurrea eta erromatar aroa
Sopuertako lurraldean milioika urte dira
gizakia bizi dela, historiaurretik.
Horren froga dira:
- Ilso Betaioko herrixkak.
- Alen mendiko hilobi-monumentuak.
- El Hoyo eta La Cillako hilobi-kobazuloak.
Artzain taldeak bizi ziren han.
Erromatar aroan, gaur egun Castro Urdiales dena
Flaviobriga kolonia zen.
Bertako biztanleak nekazaritzan, abeltzaintzan,
basoetan eta meatzaritzan aritzen ziren.
Komunikaziorako eta merkantzia-garraiorako bide gisa
Palentzia eta Kantabria lotzen zituen galtzada bat egin zen
eta Sopuertatik, Las Muñecasko mendatetik igarotzen zen.
Erdi Aroa
13. mendean, Enkarterri eta Sopuerta eskualdeak
Gaztelako Koroarenak izatetik
Bizkaiko Jaurerriarenak izatera pasatu ziren.
Bando desberdinen arteko borroka askoren garaia izan zen.
Erromatar galtzadaren alboetan
gotorleku-dorre asko eraiki ziren.
Han eskualdeko familia boteretsuak bizi ziren, hala nola:
San Cristóbal, Mendieta, Alcedo, Llano, Muñatones, Urrutia, Quintana…
Garai horretakoa da ere Abellanedako Batzar-etxea.
Hasieran, familia boteretsuen bilerak aire zabalean egiten ziren
haien arteko desadostasunei irtenbidea emateko.
16. mendean, batzar-etxeko eraikina egin zen.
Gaur egun, Enkarterrietako Museoa da.
Aro Modernoa
Aro hau oso aberatsa izan zen Sopuertarako.
Bizilagun asko Ameriketara joan ziren dirutza egiteko.
Diru askorekin itzuli ziren,
etxea handiak egin ziren
eta elizak eta eskolak hobetu ziren.
Industria-iraultza
Aro hau oso garrantzitsua izan zen Sopuertarako.
19. mende bukaeran, asko hazi eta garatu zen
eskualdeko meatzeen ustiapenari esker.
Alenen meatzari herri bat zegoen,
etxeak, tabernak, elizak, eskola eta frontoia zituen.
Baita minerala Castro Urdialeseraino garraiatzen zuen trena ere.
Artzentalesen, beste tren bat zegoen,
Traslaviñatik Castro Urdialeseraino joaten zen
eta Sopuertatik pasatzen zen.
El Castañoko eskualdea asko hazi zen
tren honen eraikuntzari
eta burdin-meatze berrien agerpenari esker.
Meatze horiek 20. mendearen erdialdera arte ustiatu ziren.
Sarachagako meatze-barrutian,
Katalina meategiko labeak horren erakusgarri dira
eta Sopuertako irudi ezagunenetako bat ere.