Llantadako zubia
Lekuaren historia
15 mendean eraiki zuten, Mercadillo auzoko
burdinolarako sarbide gisa erabiltzeko.
Erdi Aroko zubi-egitura mantentzen duen arren,
askotan berreraiki da ur kantitate handiek
hainbat aldiz suntsitu dutelako.
Azken berreraikuntza 1871. urtekoa da.
Juan Rodríguez lan-maisuak berreraiki zuen.
Nolakoa da Llantadako zubia?
Zubi-begi bakarreko zubia da.
Hau da, zubiaren beheko aldean
arku itxurako irekidura handi bat dauka.
Zubia harriz eraiki zen.
Ondorengo garaietan zementuzko barandak
jarri ziren zubiaren goiko aldean,
pertsonak igarotzen diren tokian.
Zubia zeharkatzeko erabiltzen den zorua harrizkoa da
eta 2 metro baino gehiagoko zabalera du.
Zubiaren bi aldeetan,
atseden hartzeko eta paisaiari begiratzeko
eskailera-buru txiki batzuk daude.