Llantadako errota-burdinola
Lekuaren historia
Burdinola hau 15. mendearen amaieran eraiki zen,
- urtean konpondu zuten
eta gutxienez 1855. urtera arte erabili zen.
Hasieran Salazar-Abendaño familiarena zen.
Baina 18. mendearen erdian
Villaríaseko markesak ziren
Cuadra familiarena izatera pasa zen.
Agustina Cuadrakoa izan zen
burdinolaren azken jabea, 19. mendean.
Familia aberats horiek guztiek
burdinola alokatzen zuten dirua lortzeko.
18. mendearen garai luze batean alokatu zuen pertsona
Juan Antonio Casasekoa izan zen.
1855era arte burdinola alokatu
eta bertan burdina landu zuen azkena
José Palaciokoa izan zen.
Eraikin horretan burdina egiteari utzi ziotenean,
errota bat jartzeko aprobetxatu zuten burdinola.
Garai honetan, errota Ignacio Lujambiok alokatua zuen.
Nolakoa da Llantadako errota-burdinola?
Llantadako errota-burdinola
Mercadillo auzoan kokatu zen,
Santa Maria elizatik oso gertu.
Bi solairuko eraikin laukizuzena zen.
Burdinolaren ubidearen zati txiki bat geratzen da,
ibaitik iristen zen ura gordetzen zen biltegia.
Baita ur hori mugitzen zen tunel handi bat ere.
Burdina gordetzeko tokia izango zenaren
eta ondoren eraiki zen errotaren
aurriak ere geratzen dira.
Biltegitik eta tuneletik 6 metroko luzera
eta 5,5 metroko zabalera mantentzen da bakarrik.
Gainerakoa, lorategi batez estalita dago.