Olabarrietako fanderia-burdinola

Lekuaren historia

Olabarrietako burdinolan

1550″ urtetik egiten zen burdina.

1650. eta 1690. urteen artean bakarrik

utzi zioten burdina egiteari.

18 mendearen bigarren erdian

José Ignacio Gallatebeitia bilbotarrak

erabaki zuen burdinola zahar hura fanderia bihurtzea.

 

Fanderiak burdina xafla moduan ebakitzen zuten

espezializatutako eraikinak ziren.

Zilindroekin funtzionatzen zuten

makina indartsuen bidez egiten zuten.

18. mendean agertu ziren Euskadin

burdinaren sektorea modernizatzeko.

 

Lortzen zen burdina burdinola zaharretakoa baino

kalitate handiagokoa zen.
Gainera, gutxiago kostatzen zen fabrikatzea,

ikatz eta eskulan gutxiago gastatu behar baitzen.

 

Olabarrietako fanderiak denbora gutxi iraun zuen.
19. mendearen hasierara arte bakarrik

aritu zen lanean.

 

Nolakoa da Olabarrietako fanderia-burdinola?

Olabarrietako fanderia-burdinola

nahiko osoa dago gaur egun,

nahiz eta denboraren poderioz

harrizko hormak hondatu diren

eta landarediak tokiaren zati bat estaltzen duen.

 

Ibaiaren ibilguaren gainean

ura hartzen zuen presa dago.
Presa hori Galdamesko trenbide zaharra

igarotzen zen zubiaren azpian zegoen.

 

Ibaiaren eskuinaldetik kanal bat ateratzen da.

Kanal horrek ura mugitzen zuen makinetaraino eramateko.
Uraren indarrak eta energiak

makina hauek mugitzea lortzen zuten.

 

Ikusten dituzun egiturak bakarrak dira Bizkaian.
Balio handia dute eta azken urteotan

berriro ari dira horiek aurkitzen.
Egitura horiek agerian uzten dute

Barbadun ibaiaren inguruan burdina egiteak

izan zuen garrantzia.

Bertsio Osoa